Aurrenak, S. Coop.

Tooling Technology Worldwide

Aurrenak S. Coop., Gasteizen dagoen kooperatiba bat da. 1974an sortuta eta Mondragon Korporazioan sarturik dago.

Aurrenakeko langileen % 90 baino gehiago bazkide kooperatibistak gara.

2011n filial bat eraiki genuen Saltillon (Mexiko). Bertan, inguru hartako bezeroentzako tresneriak mantendu, eguneratu eta aldatzeaz arduratzen gara.

Aurrenak kooperatiban 130 lagun gara, Gasteiz eta Saltillo artean banatuta. Talde gazte eta dinamikoa osatzen dugu, osotara kualifikatua, egokitzapenerako gaitasun handikoa.

Aurrenak kooperatibaren zeregina molde eta tresneriaren diseinu eta fabrikazioa da. Hala burdinan nola aluminioan, serie altuko galdaketaren industriarako lan egiten dugu hiru teknologia menperatuz: presiozko injekzioa, behe presioa - grabitatea eta hondar berdeko galdaketa.

Gure bezero nagusiak ibilgailu fabrikatzaileak dira, eta era berean, fabrikatzaile horiei serie handian burdinazko eta aluminiozko piezak saltzen dizkieten enpresak, hala nola VW, General Motors, Nemak, Kolben Schmidt, BMW, Fritz Winter, Honda, Nissan , grupo Fagor, grupo Tupy, Caterpillar, Volvo, Scania, Technocast, Teksid, besteak beste.

Aurrenak eta Euskara

Aurrenak kooperatiban inguru eta tokiko kulturarekin konpromisoa hartu dugu; beraz, gure langileei euskara ikasteko erraztasunak ematen dizkiegu.

Korrika

Era berean, 2013z geroztik, Korrika lasterketan parte hartzen dugu. Korrika bi urtez behin Euskal Herri osoa zeharkatzen duen euskararen aldeko lasterketa da. Korrikak euskararen aldeko kontzientziazioa zabaltzea du helburu, baita zeregin horretarako dirua biltzea ere.

We use cookies and third-party for usage analysis and measurement of our website and improve our services. By continuing navigation understand that our cookies policy accepted.     Close